Ongi etorri etxebizitza honetara, bertatik itsas kutsu berezia duen herri batetaz gozatzeko aukera izango duzue. Ondarroak berezko idiosinkrasia du. Itsasoarekin eta probintziako porturik garrantzitsuena denarekin estuki lotuta dago, eta euskaraz bizitzeko eta hitz egiteko modu berezi eta kantariari esker, herriak bizitasun handia, nortasuna eta kresal usain berezia dauka.
Kamiñalde herriko erdialde-goreneko aldean dagoen etxebizitza bat da, baina oso hurbil dagoen igogailu publiko bati esker, azkar konektatzen da alde zaharrarekin eta herrian aparkatzeko aukera onenetako batekin, kirolgunearen ondoan.
Lau pertsonarentzako gaitasuna duen bigarren solairuko etxebizitza da, igogailurik gabea, ingurune lasai batean kokatua baina Ondarroak eskaintzen duen bizitasunez beteriko alde zaharraren ondoan. Oinez 5 minutura supermerkatu bat daukazue, eta parez pare, portutik ekarritako arrain onenak dastatzeko taberna eta jatetxeak. Ez joan "Ondarresa" estiloko legatza probatu gabe.
Etxea argitsua da, kanpora ematen duten egongelak ditu, argi naturala eta estilo marinel eta bertako ukituak dituen dekorazioa. Sukaldea guztiz hornituta dago (ontzi-garbigailurik ez), eta egongelako egur nobleek eta larruzko sofak vintage koloretsu ukitu bat ematen diote etxebizitzari. Bi logela ditu: bata 0,90 metroko bi ohe banakakoarekin eta bestea 1,50 metroko ohe bikoitzarekin, bainugela oso bat dutxarekin eta egongela zabal bat atseden hartzeko sofarekin.
Sukaldetik sar daitekeen balkoi txiki bat ere badu, kalearen lasaitasuna behatzeko eta aire garbia arnasteko, baita gosari edo bazkari bat lasai hartzeko ere. Ondarroak asko dauka eskaintzeko, baina Euskal Herria ezagutzeko asmoa baduzue, leku egokia da kostalde zoragarria —Flysch-a, San Juan de Gaztelugatxeko ermita…— eta barnealdea ezagutzeko —Gernika bezalako herri historikoarekin, edo euskal hiriburuak bisitatzeko, ibilgailuz ordubete baino gutxiagora daudenak.
Erosotasuna handitzeko, etxebizitzara sartzeko eta bidaiarien erregistroa egiteko sistema digital bat eskaintzen dugu: etorrera baino lehen aplikazio bat deskargatu beharko duzue, eta horri esker 15:00etatik aurrera nahi duzuenean sartu ahal izango zarete. Gainera, kreditu-txartel bidezko online bitarteko fidantza eskatuko da, etxebizitza egiaztatu ondoren guztia ondo badago eta ezer apurtu ez bada, osorik itzuliko dena.
Aparkalekua
Kablerik gabeko banda zabala Internet
Rental.amenities.category-parkingandfacilities
rental.amenities.amenity-parkingonstreet
Rental.amenities.category-policies
rental.amenities.amenity-acceptcreditcard, rental.amenities.amenity-accessible247, rental.amenities.amenity-childrenwelcome, rental.amenities.amenity-petsnotallowed, rental.amenities.amenity-smokingnotallowed
Rental.amenities.category-locationfeatures
rental.amenities.amenity-nearocean
Rental.amenities.category-bathroomandlaundry
Oinarrizkoak, Garbigailua
Rental.amenities.category-heatingandcooling
Berogailua aukeran
Rental.amenities.category-entertainment
Telebista (Antena)
Rental.amenities.category-internetandoffice
Kablerik gabeko banda zabala Internet
Rental.amenities.category-kitchenanddining
Kafe makina, Janaria prestatzeko tresnak, Sukaldatzeko sua, Sukalde txikia, Mikrouhina, Labea, Hozkailua, Txigorgailua
Rental.amenities.category-homesafety
Su-itzalgailua, Lehenengo sorospeneko kita
Kreditu Txartelak onartzen dira
Haurrak ongi etorriak dira
Maskotak ez dira onartzen
Ezin da erre
Sartu: 03:00 PM
Irteera: 11:00 AM
widgets.availability-calendar.select-check-in
al. | ar. | az. | og. | or. | lr. | ig. |
---|---|---|---|---|---|---|
30 | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 | 1 | 2 | 3 |